Otsailaren 12an (10:00-14:00), Araba Bizikletaz egingo da Laudion; hau da, Arabako Foru Aldundiak, Laudioko Udalaren eta Aiaraldeko Kuadrillaren lankidetzarekin, sustatutako jolas-jardunaldia, bizikleta garraio gisa bultzatzearren. Zehazki, jardunaldi bat egingo da Kuadrillan barrena. Bertaratuek jarduera ezberdinak egin ahal izango dituzte Laudioko Aldai plazan; hala nola, gymkana, tailerrak, bizikleten doako azterketak, bizikleta elektrikoen probak eta bertaratuentzako opariak. […]
Aiara Industrial Lab-eko arduradun teknikoaren enplegu-eskaintza
Aiara Industrial Lab-erako teknikaria hautatzeko prozesua ireki da. Arabako Garapen Agentziako Zuzendaritzaren mendekotasun hierarkikoan eta lankidetza-akordioa sinatu duten agentzia eta erakundeekin koordinatuz, ondorengo funtzioak beteko ditu: Erakundearen estrategia bera definitzen laguntzea sorreratik eta hura hedatzea. Lankidetza-hitzarmenak garatzea eta sustatzea inguruko enpresen, profesionalen eta ekintzaileen artean. Inguruko enpresekin elkarlanean aritzea lehiakortasuna hobetzeko proiektuen kudeaketan. Ekintzaileei eta […]
Aiaraldeko Kuadrillak 2023ko aurrekontuak onartu ditu Gobernu Batzordean
Atzo, urtarrilak 16, Aiaraldeko Kuadrillako Gobernu Batzordea bildu zen, eta 2023ko aurrekontuan onartu zituzten. Oraingoan, ez da aurkako botorik egon, eta soilik bi talde abstenitu dira. Era berean, aho batez onartu zuten gai oso garrantzitsu bat; hala nola, Hondakinak jasotzeko kontratuaren luzapena. Kuadrillako hiri-hondakinak kudeatzeko Zerbitzu mankomunatua 2006an jarri zen abian, eta gure eskualdeko kontsumo-ohiturak […]
Aiarako Acelera Pyme bulegoa, Reforamurrio Enpresaldean dagoena, eraldaketa digitaleko proiektuen kudeatzaile bila dabil lanaldi erdirako
GAIAk koordinatuko duen Acelera Pyme Bulegoak Aiaraldeko Kuadrillako Eteei lagundu nahi die Eraldaketa Digitalean. Helburu nagusia da Eteen eta autonomoen Eraldaketa Digitala bultzatzea, hedapen- eta aholkularitza-jarduerak koordinatuz. Kudeatzaileak Eteak bideratu eta gidatu beharko ditu erronken aurrean teknologia egokienak erabiltzeko, eta digitalizaziorako ekintza-planak egituratzen eta denboran kokatzen lagundu beharko die, horien segimenduaz ere arduratuz. Ezinbesteko baldintzak: […]
Aiaraldeko Kuadrillak, Ecovidriorekin eta Ecoembesekin batera, “Birziklatu” kanpaina egingo du berriro, herritarrak birziklatzearen garrantziaz kontzientziatzeko
Aiaraldeko Kuadrillak, hondakinak bereizita jasotzea bultzatzen jarraitzeko, “Birziklatu” kanpainari helduko dio, biztanleak etxean sortutako hondakinak erreparatzearen garrantziaren inguruan sentsibilizatzearren. Encina Castresana Aiaraldeko Kuadrillako presidentearen arabera, “helburua da hondakinak murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea bultzatzea, herritarrak kontzientziatzeaz eta sentsibilizatzeaz gain, konpromisoa hartu eta hondakinak behar bezala bereizi ditzaten”. Kanpaina Ecoembes eta Ecovidrioren lankidetzarekin jarriko da martxan, eta […]
Aiaraldeko Kuadrillako presidentea den Encina Castresana eta Aiaraldeko Kuadrillako sustatzaile ekonomikoa den Gianfranco Ghiro Turismo Mahaiaren bileran izan dira
Encina Castresana, Aiaraldeko Kuadrillako presidentea, eta Gianfranco Ghiro, Aiarako Kuadrillako sustatzaile ekonomikoa, Turismo Mahaiaren bileran izan ziren atzo, Aldundiaren Jauregian. Cristina Gonzalez Calvar Turismo-diputatuaz gain, honako hauek izan ziren bertan: Felipe Garcia, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapeneko eta Foru Administrazioko zuzendaria; Arabako eskualde ezberdinetako ekonomia eta turismo sustapeneko teknikariak eta Lehendakariak. Jardunaldian zehar, 2022ko turismo-datuak […]



