Aiaraldeko Kuadrillak, Arabako Foru Aldundiak eta Laudioko zein Amurrioko udalek atzo aurkeztu zuten Aiara Industrial Lab (AIL). Ekimen hau Aiaraldeako enpresa hornitzaile eta laguntzaileak garatzeko proiektu berriak sortzeko helburuarekin sortu da, eta barne hartzen du Aiaraldearako Berehalako Jarduera Plana (BJP). BJPak, indar-gune hauekin lotutako berrikuntza hala nola ekintzailetza sustatze aldera, eskualdean ekimenak garatzeko aukera identifikatu […]
Aiaraldeko Kuadrillako eta Urduñako enplegu-planak 27 lanpostu sortuko ditu 2022-2023an
Aiaraldeko Kuadrilla eskualdeko (Laudio, Amurrio, Aiara, Artziniega eta Okondo) eta Bizkaiko Urduña udalerriko enplegu-plana beste urte batez berriro aktibatu da. Zehazki, 27 pertsona sei hilabetez kontratatzea aurreikusten da programan, horietako 24 lanaldi osoarekin eta 3 %60ko lanaldiarekin. Planak langabezian dauden pertsonentzat dira, LANBIDEk-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskatutako baldintzak betetzen dituztenentzat, maiatzaren 13ko ebazpenaren arabera; gainera, udalerri […]
Bi tailer ospatuko dira ‘Etxe berdeak’ Vital Fundazioaren proiektuaren esparruan, Aiaraldeko Kuadrillarekin koordinatuta.
Aiaraldeko Kuadrillak, Vital Fundazioarekin batera, bi tailer antolatu ditu “Etxe Berdeak” Vital Fundazioaren proiektuaren esparruan Ehun zaharrak berreskuratzeko tailerra Bokatentzako bilgarriak egingo dira berrerabilitako oihalak erabiliz TOKIA: Laudioko Kultur Etxea EGUNA: azaroak 19 ORDUA: 11:00-13:00 Etortzeko interesa duten pertsonek deitu 679791933 telefonora Kontsumo arduratsua TOKIA: Laudioko Kultur Etxea EGUNA: azaroak 4 ORDUA: 18:00
AZAROA EGUTEGIA Hondakin handien eta tresnen hautazko bilketa Aiaraldeko Kuadrillan
Eskatu bilketa doako 900 101 476 telefonora deituz edo App-etik, lerro berdean. Tresneria gorde 1m3 inguruko bolumen batean zure udalerriari dagokion bilketa egunaren bezperan. Gogoan izan halaber erabili ahal dituzula honako beste instalazioak: Laudioko Garbigunea, Amurrioko Garbigunea eta Okondoko Gune Garbia.
Aiaraldeko Kuadrillak Aiaraldeko Berdintasun Topaketa 2022 eskainiko du
Aurten, Berdintasun Topaketaren gaia zaintza izango da eta leloa honakoa da: zaintzak erdigunean. Helburua zaintzen garrantzia azpimarratzea da, bizitza ahalbideratzeko oinarria direlako. Bizitzan, denok behar izaten dugu zaintza eta nahiz eta oraintsu arte emakumeei egokitu, jendarte guztiaren ardura da behar ditugun zaintzak bermatzea. Topaketan ikuspegi orokorra eta praktikoa izango landuko dira. Hasteko, hitzaldia izango da, […]
Aiaraldeko Kuadrillak eskualdeko merkatari eta zerbitzu-enpresei zuzendutako bezeroari arreta emateko tailerra eskainiko du
Aiaraldeko Kuadrillak, eskualdeko merkatari eta zerbitzu-enpresei zuzendutako bezeroari arreta emateko tailerra eskainiko du. Ikastaroa Vital Fundazioak diruz laguntzen du Aiaraldeko Kuadrillaren bidez. Urriaren 25 eta 27an izango da 14: 00etatik 16: 30era Amurrioko Kultur Etxean. Tailerraren helburua negozioetan jendeari arreta emateko ardura duten pertsonei salmenta-prozesuaren kudeaketa errazteko tresnak eta ezagutzak ematea da. Tailerrean hainbat eduki […]



