Atzo amaitu zen Aiarako Biraren XXXIV. edizioa, Aiaraldea 6 etapatan zeharkatzen duen txirrindularitza-proba, kadete mailakoa, Aiaraldeko Kuadrillaren finantzaketa duena. Hugo Muñoz izan zen Aiarako Biraren XXXIV. edizioaren irabazlea igande honetan, kadete-mailan. Norinver-Impalag taldeko txirrindularia sailkapen nagusiaren buruan jarri zen Laudion jokatutako bigarren etapan eta, geroztik, maillot horiari eustea lortu du ondorengo lau jardunaldietan. Aiaraldeko Kuadrillako lehendakaria […]
aiarako bira
Sekulako arrakasta izan du Aiaraldeko Kuadrillan martxoan zehar egin den XXXIII. Aiarako Birak
Martxoan zehar, Aiaraldeko Kuadrillan XXXIII. Aiarako Bira egin da; hau da, 6 etapako txirrindularitza-proba kadete mailarentzat (14-16 urte), gure eskualdeko 5 udalerrietan barrena. Antolakuntzan, boluntarioez eta babesleez gain, inguruko 4 txirrindulari-elkartek parte hartzen dute. Estatuan ospe handia duen proba honetan, 32 taldek hartzen dute parte, 26 probintzia ezberdinetako 200 bat txirrindularirekin, lasterketaren ibilbideak kolorez jantziaz. […]



