Arabako Foru Aldundiak, ostalaritzaren sektorerako laguntzak eskuragarri jarriko ditu, horretarako, dokumentazioa prestatzeko epea martxoaren 18an eguerdiko 14:00etan izango da. Laguntza hauen arrazoiak ixteak edo ordutegiak eta edukierak aldatzeak eragindako Arabako ostalaritzaren sektoreari laguntzea da.
Laguntza hauen hartzaileek zerga helbidea bertan izan behar dute, gainera, garrantzitsua da, Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea. Bestalde, hartzaileek jarduera ekonomikoen gaineko zergaren (JEZa) epigrafe hauetako batean alta izatea: 671 (jatetxeak), 672 (kafetegiak), 673 (kafetegi eta tabernak janariarekin edo ez), 676 (txokolategi, izozkitegi eta hortxatategiak) eta 969.1 (dantzaleku eta diskotekak).



