“Hemen ez dugu elikagairik xahutzen” kanpainaren zozketa egin ondoren, Aiaraldeko Kuadrillak 50 euroko 20 bonuren zozketan saritutako zenbakiak iragarri ditu. 8 bono “Establezimendu Berdeen Sareari” atxikitako ostalaritza-establezimenduetan kontsumitzeko dira, eta beste 12ak “Establezimendu Berdeen Sareari” atxikitako elikagai-establezimenduetan kontsumitzeko dira.
Irabazleek ekainaren 26tik uztailaren 3ra bitartean AEKOn (APILL Bulegoa. Zumalakarregi etorbidea 33, 1. eskuina, Laudio) txartel irabazlearen truke bonu bat eskuratzeko aukera izango dute eta bonua uztailaren 17a baino lehen kontsumitu.
Vital Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak diruz lagundu dute proiektu hau.





