Aiaraldeko Kuadrillako (Laudio, Amurrio, Aiara, Artziniega eta Okondo) eta Bizkaiko Urduñako eskualdeko Enplegu Plana aurten ere berraktibatuko da. Zehazki, 24 pertsona kontratatzea aurreikusten da programan, sei hilabeteko denboraldirako, eta horietako 22 lanaldi osoan eta 2 %60ko lanaldiarekin.
Planak langabezian dauden eta LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak martxoaren 20ko ebazpenaren arabera eskatzen dituen baldintzak betetzen dituzten pertsonei zuzenduta daude; gainera, udalerri bakoitzean profil desberdinak kontratatuko dira.
“Iragarkiak Lanbiden argitaratu ziren atzo, azaroak 21, eta interesatu guztiek soilik izena eman ahal izango dute LANBIDEren bitartez abenduaren 7ra bitarte; beraz, beharrezkoa da Lanbideren web zerbitzua erabiltzea”, adierazi du Aiaraldeko Kuadrillako lehendakaria den Iñigo Pinedok. Kontratazioak abenduaren 31 aurretik egingo direla ere jakinarazi du.
Aurten, enpresentzako kontratazio-laguntzen deialdia ere egingo da. Laguntza horien oinarriak ALHAOn argitaratuko dira abenduan, Kuadrillaren web gunean eskuratu ahal izango dira, eta aurtengo aurrekontu-zuzkidura 96.800,00 €-koa izango da.
Azkenik, aipatu behar da planen kostu osoa ia 600.000,00 €-koa izango dela, eta LANBIDE – Euskal Enplegu Zerbitzuak horren %65 finantzatuko du, gutxi gorabehera.
Herri laguntzaileak (2; Laudio) https://web.lanbide.eus/apps/OF_DETALLE_OFERTA_TRABAJO?LG=E&ML=OFEMEN1&MS=Eaaa&IDRG=162024013800&CTRG=1&TEXT=llodio
Lorezaintzako ofiziala (3; Laudio)
Lorezaintzako arduradona (1; Laudio)
Eraikuntzako Peoia (3; Laudio)
Eraikuntzako langileburua (1; Laudio)
OKONDO:
Udal brigadari laguntzeko peoiak (2; Okondo)
Esperientzia duen komunikazio-teknikaria (1; Okondo)
Udal brigadari laguntzeko peoia:
Lorezaintzako arduraduna :
Lorezaintzako ofiziala: Amurrio
Administrazio orokorreko goi-mailako teknikaria Ayala:
Administrazio orokorreko goi-mailako teknikaria Artziniega:
Arkitekto Ayala:
Administralari laguntzaile Ayala:
Udal brigadari laguntzako Peoia Ayala:



