- Planak Aiaraldeko Kuadrillako udalerrietan (Amurrion izan ezik) eta Urduñako Udalean kontratazioak egitea aurreikusten du
- Kontratazioek sei hilabeteko iraupena izango dute, eta 2026ko abenduaren 31 baino lehen formalizatu beharko dira
- Lan-eskaintzak dagoeneko argitaratuta daude LANBIDEn, eta interesa duten pertsonek haren webgunearen bidez soilik eman beharko dute izena
Aiaraldeko Kuadrilla, 2026ko azaroaren 24a. Aiaraldeko Kuadrillak 2026-2027ko Eskualdeko Enplegu Planari dagozkion lan-eskaintzak argitaratu ditu. Ekimen horri esker, 17 langabe kontratatu ahal izango dira, sei hilabeteko epe baterako.
Programak eskualdeko udalerrietan langileak kontratatzea aurreikusten du, Amurrion izan ezik. Urduñako Udalak ere parte hartzen du deialdi honetan.
Eskaintzen diren lanpostuak, batez ere, lorezaintzako, eraikuntzako eta espazio publikoen mantentze-lanetako zereginekin eta udal-brigadei laguntzeko lanekin lotuta daude. Horrez gain, administrazio-lanak eta herritarrei arreta emateko eginkizunak ere jasotzen dituzte.
Kontratazioak 2026ko abenduaren 31 baino lehen formalizatu beharko dira. Lan-eskaintzak dagoeneko argitaratuta daude LANBIDEn – Euskal Enplegu Zerbitzuan –, eta hautaketa-prozesuetan parte hartu nahi duten pertsonek LANBIDEren webgunearen bidez soilik eman beharko dute izena, hautatu nahi duten lanpostuari dagokion eskaintzan sartuta.
Eskainitako lanpostuak
Argitaratutako eskaintzak honela banatzen dira. Interesa duten pertsonek lanpostu bakoitzaren baldintzak eta ezaugarriak zuzenean kontsulta ditzakete LANBIDEren ondorengo esteketan:
Laudioko Udala
- Lorezaintzako arduraduna – 162026013120
- Herri laguntzaile – 162026013115
- Eraikuntzako kontramaisua – 162026013114
- Lorezaintzako ofiziala – 162026013118
- Eraikuntzako peoia – 162026013117
Aiarako Udala
- Udal-brigadari laguntzeko peoia – 162026012976
- Administraria – 162026013151
- Administrari laguntzailea – 162026012978
Okondoko Udala
- Udal-brigadari laguntzeko peoia – 162026013121
Artziniegako Udala
- Lorazaina – 162026012979
Urduñako Udala
- Udal-brigadari laguntzeko peoia – 162026012980



