Aiaraldeko Kuadrillako (Laudio, Amurrio, Aiara, Artziniega eta Okondo) eta Bizkaiko Urduñako eskualdeko Enplegu Plana aurten ere berraktibatuko da. Zehazki, 24 pertsona kontratatzea aurreikusten da programan, sei hilabeteko denboraldirako, eta horietako 22 lanaldi osoan eta 2 %60ko lanaldiarekin. Planak langabezian dauden eta LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak martxoaren 20ko ebazpenaren arabera eskatzen dituen baldintzak betetzen dituzten pertsonei zuzenduta […]
Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea
Aiaraldeko Kuadrillako ingurumen-sailak bat egin du aurten ere Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearekin. Azaroaren 16tik 24ra bitartean, Europako herri eta eskualdeek bat egiten dute sortzen ditugun hondakinen inguruko ohitura arduratsuak sustatzen jarraitzeko helburuarekin. Hori dela eta, egutegian laburbiltzen den moduan, elikagai-hondakinak murrizteko ekintzak eta auzo- zein etxe-konpostajeari buruzko jardunaldiak antolatu dira, eta horietan parte har dezakezu. […]
Aiaraldeko Kuadrillak Txakoli Biziren laugarren edizioari hasiera eman dio Aguiñiga Gaztandegian egindako aurkezpen eta brindisarekin
Gaur goizean topa egin da Aguiñiga gaztandegian, Txakolin Biziren irekiera eta aurkezpena dela eta. Bertan izan dira Airaldeko pertsona ospetsu asko, hala nola Iñigo Pinedo (Aiaraldeko Kuadrillako presidentea, alkateak, Aiaraldeko ekoizleak, Aldundiko kideak eta Kuadrillako teknikariak, besteak beste. Gaur hasi da Txakoli Biziren laugarren edizioari, Aiaraldearen zaporea ezagutzera emateko eta, aldi berean, eskualdeko produktuen inguruko […]
AZAROKO EGUTEGIA Hondakin handien eta tresnen hautazko bilketa Aiaraldeko Kuadrillan
Eskatu bilketa doako 900 101 476 telefonora deituz edo App-etik, lerro berdean. Tresneria gorde 1m3 inguruko bolumen batean zure udalerriari dagokion bilketa egunaren bezperan. Gogoan izan halaber erabili ahal dituzula honako beste instalazioak: Laudioko Garbigunea, Amurrioko Garbigunea eta Okondoko Gune Garbia.
Basquetourrek Euskadiko bost helmuga berriak bilduko ditu, horien artean Aiaraldea, Helmuga Turistiko Adimendunen metodologia ezarriko dutenak
Atzo aurkeztu zen, Daniel Solana Basquetourreko zuzendariaren eskutik, Helmuga Turistiko Adimendunak programaren 2024-2025 edizio berria, Aiaraldeak parte hartuko duena. Helmuga Turistiko Adimendunak proiektua SEGITTURen ekimen aitzindaria da, Espainiako Turismoko Estatu Idazkaritzak sustatua eta Basquetourrek gidatua Euskal Autonomia Erkidegoan, helmuga turistikoak etorkizuneko erronketara egokitzeko eta gobernantzan, berrikuntzan, teknologian, jasangarritasunean eta irisgarritasunean oinarritutako eredu berri baterantz bihurtzen […]
Aiaraldeak txakolinaren eta enoturismoaren Ibilbidea Porton aurkeztu du
Txakolinaren Ibilbideak eta Aiaraldeko turismo-enpresek enoturismo-eskaintza handia aurkeztu dute Porton, Portugalgo hiriko bidaia-agentzia, banatzaile eta komunikabideen aurrean. Ekitaldia Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sailak antolatu du, eta eskualdean turismoa sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren inbertsio-programa baten parte da. Bidaia teknikoan Aiaraldeko Kuadrillako ordezkariak izan dira, hala nola Iñigo Pinedo Aiaraldeko Kuadrillako presidentea. Bidaia horren helburua […]



