Aurten ere, Aiaraldeko Kuadrillak liztor asiatikoaren tranpa-kanpainari hasiera eman dio. Horretarako, hainbat material banatuko dira erlezainen eta interesa duten beste Aiara, Artziniega eta Okondoko udalerriko herritarren artean liztor erreginak harrapatzeko asmoarekin. Horrela, kolonia berrien kopurua minimizatu eta espezie honen populazioa kontrolatzea bilatzen da, espezia hau biodibertsitatearen galeraren eta erlezaintza- eta fruta-ekoizpenaren murrizketaren arduradun garrantzitsua baita. […]
Arespalditzako Sindikatu Zaharraren eraikina eraberritzeko aurreproiektua onartu da, Aiaraldeko Kuadrillaren egoitza berria kokatzeko
Kuadrillako Batzarrak Arespalditzako Sindikatu Zaharraren eraikina eraberritzeko aurreproiektua onartu du, bertan kokatzeko behin betiko egoitza. Aiaraldeko Kuadrillako presidentea den Encina Castresanak eskerrak eman dizkie talde politiko guztiei, aho batez onartu dutelako aurreproiektua. Era berean, ziurtatu du oso pozik dagoela proiektu honi bide emateagatik. Gaur egun Kuadrillako bulegoak dauden eraikina da, eta Aiarako Udalak Kuadrillari laga […]
APIRILA EGUTEGIA Hondakin handien eta tresnen hautazko bilketa Aiaraldeko Kuadrillan
Eskatu bilketa doako 900 101 476 telefonora deituz edo App-etik, lerro berdean. Tresneria gorde 1m3 inguruko bolumen batean zure udalerriari dagokion bilketa egunaren bezperan. Gogoan izan halaber erabili ahal dituzula honako beste instalazioak: Laudioko Garbigunea, Amurrioko Garbigunea eta Okondoko Gune Garbia.
Sekulako arrakasta izan du Aiaraldeko Kuadrillan martxoan zehar egin den XXXIII. Aiarako Birak
Martxoan zehar, Aiaraldeko Kuadrillan XXXIII. Aiarako Bira egin da; hau da, 6 etapako txirrindularitza-proba kadete mailarentzat (14-16 urte), gure eskualdeko 5 udalerrietan barrena. Antolakuntzan, boluntarioez eta babesleez gain, inguruko 4 txirrindulari-elkartek parte hartzen dute. Estatuan ospe handia duen proba honetan, 32 taldek hartzen dute parte, 26 probintzia ezberdinetako 200 bat txirrindularirekin, lasterketaren ibilbideak kolorez jantziaz. […]
Aiaraldeko Kuadrillak Gozatu zure denboraz kanpaina atera du, bisitariek Aste Santuan Aiaraldea helmuga gisa hauta dezaten, bilatzen duten guztia aurkituko baitute bertan
Aiaraldeak, Arabako helmuga turistikoak, atseden-egun batzuk hartzera gonbidatzen ditu bisitariak, Gozatu zure denboraz sustapen-kanpaina berriaren bitartez. Kanpaina hedabide digitaletan nahiz sare sozialetan zabalduko da, eta eskualdeak deskonektatzeko eskaintzen dituen aukerak erakusten dizkigu, atsedenleku gisa bisitariari eskaintzeko duen guztia ezagutzeko. Aiaraldea, deskonektatzeko helmuga onena Bilbotik eta Gasteiztik ordu erdira dagoen eskualdea da, eta bertan, naturaz gozatu […]
Amurrio Bidean, GAIArekin batera, programazio eta pentsamendu konputazionaleko ikastaroa antolatu du Amurrio Bidean
Amurrio Bidean elkarteak, GAIA teknologia-klusterrarekin lankidetzan, prestakuntza aitzindari hau antolatu du eskualdean, formatu mistoan, parte-hartzaile bakoitzak bere erritmoan egin ahal izan dezan. Gamifikatutako prestakuntza da, erronketan eta jokoan oinarritua, programazio eta pentsamendu konputazionalean trebatzeko, gaitasun digitalen esparruan trebetasun berriak eskuratu nahi dituzten 16 eta 65 urte bitarteko pertsonei zuzendua. Programazioari eta pentsamendu konputazionalari buruzko esperientziazko […]



