a

Let’s Work Together

Image Alt

Aiaraldea

Hemen dira berriro ere Artziniega ezagutzeko doako bisita antzeztuak, udalerria ikuspegi dibertigarri batetik ezagutzera emateko

Irailaren 24an eta urriaren 1ean, 15ean, 22an eta 29an (igandeak), Artziniegako kaleek bizia hartuko dute bisita antzeztuei esker. Arimaktoreko aktoreek bisita entretenigarria eskainiko dute jatorri, leku enblematiko eta obra historikoetan barrena, horiek garrantzitsu egin zituzten pertsonai bilakatuta. Ekainean, jarduera hori egin zen herrian, eta jende ugari bertaratu zen.

Aiarako Kuadrillak bisita antzeztu horiek eskaintzen ditu adin guztietako pertsonak Artziniegako historian eta kulturan murgiltzeko aukera paregabe gisa. Aiarako Kuadrillako presidentea den Encina Castresana Astarloaren ustez, “familia osoarentzat entretenimendu hezitzailea eta dibertsioa eskaintzen duen jarduera da. Ezbairik gabe, denbora gainditzen eta Artziniegako magia modu paregabean deskubritzen duen bidaia da”.

Bisita antzeztuak doakoak dira, eta parte-hartzaileei beren plazak gordetzeko aukera eskaintzen zaie www.aiaraldea.org orrialdearen bidez. Talde mugatuak direnez, interesatu guztiei ahalik eta azkarren izena ematea gomendatzen zaie, parte-hartzea ziurtatzearren.

Aiaraldean iraganera bidaiatzea ingurune paregabeaz gozatzeko

Artziniegako historiari buruz ikasteko aukera ez ezik, bitxikeriez eta pasadizoez gozatzeko eta aktoreekin modu interaktiboan aritzeko aukera ere bada, istorioak modu paregabean bizia hartzeaz arduratuko dira-eta. Ikusleekin elkarreragingo duten aktoreek hainbat unetan geldiaraziko dute ibilaldia, hainbat gertaera garrantzitsu edo une historiko aipatzearren.

Aiarako Kuadrillako Turismo Arloak gonbita luzatzen du eskualdeaz esparru berdingabean gozatzeko eta esperientzia paregabea, harrigarria eta oso dibertigarria bizitzeko.