Aiaraldeko Kuadrilla Arabako Aliantzaren osoko bilkuran izan zen atzo Gasteizen, ODS 12aren talde “Ekoizpena eta kontsumo arduratsua” eragilearen barruan. Gai-zerrendaren barruan, Idazkaritza Tekniko berria eta “Sareak ehuntzen” ponentzia aurkeztu dira. Ondoren, 2022an Garapen Iraunkorreko Helburu bakoitzaren Talde Motorrek lortutakoa aztertu da eta garatu beharreko programak eta proiektuak jorratu dira, Arabarentzat etorkizun iraunkorrago batean lanean jarraitzeko, […]
Aiaraldeko Kuadrillak “Hemen ez dugu elikagairik xahutzen” kanpainako zenbaki sarituak jakinarazi ditu
“Hemen ez dugu elikagairik xahutzen” kanpainaren zozketa egin ondoren, Aiaraldeko Kuadrillak 50 euroko 20 bonuren zozketan saritutako zenbakiak iragarri ditu. 8 bono “Establezimendu Berdeen Sareari” atxikitako ostalaritza-establezimenduetan kontsumitzeko dira, eta beste 12ak “Establezimendu Berdeen Sareari” atxikitako elikagai-establezimenduetan kontsumitzeko dira. Irabazleek ekainaren 26tik uztailaren 3ra bitartean AEKOn (APILL Bulegoa. Zumalakarregi etorbidea 33, 1. eskuina, Laudio) txartel […]
Aiaraldeko Kuadrilla Gasteizko Biltzar Jauregian egindako “Kontziliaziorako bideak irekitzen” kongresuan izan da
Aiaraldeko Kuadrillako presidentea, Encina Castresana, “Kontziliaziorako bideak irekitzen” kongresuan izan da. Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak antolatu du, ekainaren 14an eta 15ean, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. Kongresua Iñigo Urkullu lehendakariak inauguratu zuen eta Nerea Melgosa Vega Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak biltzarra ixteko arduraduna. Familien bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzera […]
Aiaraldeko Kuadrillak Artziniegako bisita antzeztuak antolatu ditu berriro
Ekainaren 18an, 25ean eta uztailaren 2an, igandeetan, Artziniegako kaleek bizitasuna berreskuratuko dute bisita antzeztuekin. Zortzi bisita aurreikusi dira, baina oraingoz lehenengo hirurak egingo dira, eta irailetik aurrera hurrengoei ekingo zaie berriro. Arimaktoreko aktoreek jatorri, leku enblematiko eta obra historikoetara bisita entretenigarria egingo dute, garrantzitsuak egin zituzten pertsonaien eskutik. Ibilbide antzeztu hauek Artziniega bisitatzen duten Aiaraldeko […]
Aiaraldeko Kuadrillak uda honetan Aiaraldea ihesaldi baterako edo helmuga gisa aukeratzera gonbidatzen ditu bisitariak, paradisu ezin hobea aire zabalean gozatzeko eta gastronomia goxoa dastatzeko
Aiaraldea kalitatezko helmuga turistiko jasangarria da, jende gutxik ezagutzen du baina behin bertaratuta liluratuta geratuko zara. Zugandik gertu dagoen ezkutuko paradisu hau aurkitzea nahi dugu, gure museoko-ibilbideaz gozatzea aire zabalean eta sukalderaino sartzea Aiaraldearen zapore ona hautemateko. Horretarako, Aiaraldeko Kuadrillak kanpaina berri bat abiarazi du bisitariak Euskal Herriko eskualde eder hau ezagutzera gonbidatzeko, etxean bezala […]
Aiaraldeko Kuadrillak “Hemen ez dugu elikagairik xahutzen” kanpainia abian jarri du
Encina Castresana Aiarako Koadrilako presidenteak eta Iñaki Vivanco AEKOko presidenteak atzo aurkeztu zuten 2023aren hasieran Aiaraldeko Kuadrillako ostalaritza- eta elikadura-establezimenduei zuzendutako kanpaina. Kanpaina horren helburua eskualdeko elikagaien xahutzea murriztea da, sektore horretan soilik iristen baita batez beste 42,5 kg/pertsona/urtera. Kanpaina bat dator garapen jasangarriaren helburuekin, ekonomia zirkular baterako hondakinen eta kutsatutakio lurzoruen legearekin eta etorkizuneko […]



