Aiaraldeko Kuadrillak Hiri Hondakin Solidoen Kudeaketa arautzen duen Ordenantza berria onartu du. Tresna arauemaile horrek eskualdeko hondakin-bilketa eta tratamendu sistema eguneratu eta indartzen du, indarrean dagoen legedira eta ekonomia zirkularraren printzipioetara egokituz. Ordenantza berriak eskualdeko araudia 7/2022 Legeari —Ekonomia Zirkular baterako Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoa— eta prebentzio, berrerabilpen eta birziklapen arloko Europako zuzentarauei egokitzen […]
kategoriarik Gabe
Aiaraldeko Kuadrillak bere auzo konpostaje sarea bi gune berrirekin zabaltzen du, Arraño eta El Soto-Zaldua
Aiaraldeko Kuadrillak, udalekin elkarlanean, bi auzo konpostajerako gune berri jarri ditu martxan: bat Arraño auzoan, Laudion, eta beste bat El Soto-Zaldua auzoan, Artziniegan. Gehikuntza horiekin, Kuadrillako auzo konpostajerako sareak sei gune ditu guztira, Amurrio, Aiara, Artziniega eta Laudio udalerrien artean banatuta, hondakin organikoen kudeaketa tokiko eta jasangarrian oinarritutako eredua indartuz. Udaberrirako eta 2026 amaierara arte, […]
Izoriak adarrak batzeko hondakinen bilketa-gune bat ezarri du Aiaraldeko Kuadrillarekin elkarlanean
Aiaraldeko Kuadrillak, Izoriako Administrazio Batzarrarekin elkarlanean, adarrak batzeko hondakinen bilketa-gune berria jarri du martxan Izoriako hilerriko ondoan dagoen lursailan. Ekimen honen helburua adarrak mozteko lanetatik sortzen diren hondakinen kudeaketa hobetzea da, eta horiek modu ordenatu eta jasangarrian tratatzea bermatzea. Administrazio Batzarrak prestatutako lursail honetan, Aiaraldeko Kuadrillak edukiontzi berezi bat jarri du, adarrak batzeko baimendutako hondakinak […]
Aiaraldeko Kuadrillak etxeko konpostajeari buruzko ikastaro praktiko berria antolatu du Okondon
Aiaraldeko Kuadrillak, Okondoko Udalarekin elkarlanean, etxeko konpostajeari buruzko ikastaro praktiko berri bat antolatu du, otsailaren 26an, ostegunean, 18:00etan, Okondoko Kultur Etxean egingo dena. Gutxi gorabehera ordu eta erdiko iraupena izango duen prestakuntza praktiko hau, etxean sortzen diren hondakin organikoak modu jasangarrian kudeatzen ikasi nahi duten familiei zuzenduta dago. Ikastaroan zehar, parte-hartzaileek etxean konpostatzen hasteko beharrezkoak […]
Aiaraldeko Kuadrillak laneratzea sustatuko du Lanbideko programaren bidez 40 pertsona kontratatuz
Aiaraldeko Kuadrillak Lanbideren “Arreta lehentasunezko kolektiboentzako enplegu proiektu integrala” programaren edizio berri bat abiaraziko du, eta horrek 40 pertsona kontratatzea ahalbidetuko du sei hilabeteko eperako. Programaren helburua arreta lehentasunezko kolektiboetako pertsonek gizarte-laneratzea sustatzea da, lan ordaindua, prestakuntza eta orientazio lanbidezko konbinazio baten bidez. Lan eskaintzak Lanbiden argitaratuko dira otsailaren 2tik 15era, eta interesa duten pertsonak […]
Aiaraldeak turismo jasangarriaren aldeko apustua aurkeztu du Fiturren, Aiaraldea Trekking abian jarriz eta Helmuga Turistiko Adimenduna (HTA) bereizgarria jasoz
Aiaraldeko kuadrillak Fiturren aurkeztu du Aiaraldea Trekking proiektua, turismo aktiboko eskaintza berria, eskualdea batzen duen ibilbide desberdinen bitartez, eskualdeko ondare naturala, kultural eta paisajistikoa balioan jartzeko diseinatua. Aurkezpen hau mugarri garrantzitsu batekin bat egiten du lurraldearen turismo- etorkizunerako: Helmuga Turistiko Adimenduna (HTA) bereizgarria jasotzea, Aiaraldeak planifikazio, berrikuntza eta jasangarritasun arloan egindako lana aitortzen duena. Aiaraldea […]



