- Martxa zikloturista maiatzaren 31n egingo da, irteera eta helmuga Artziniegan izango direlarik
- Izena emateko epea zabalik dago oraindik Aiaraldeko Kuadrillaren webgunean
I. Aiaraldea Zikloturistan izena emateko epea datorren larunbatera arte luzatu da, eskualdeko hitzordu zikloturista berri honetan parte hartu nahi duten pertsona guztiei izena ematea errazteko helburuarekin.
Proba 2026ko maiatzaren 31n egingo da, irteera eta helmuga Artziniegan izango direlarik, eta Aiaraldeko bost udalerriak zeharkatuko ditu, txirrindularitzaz, kirolaz eta lurraldeko natura-inguruneaz gozatzeko prestatutako jardunaldi batean.
Kuadrillatik herritar guztiak eta txirrindularitzazaleak epe luzapen hau aprobetxatzera eta izena ematera animatu nahi da. I. Aiaraldea Zikloturista eskualdeko kirol-egutegian erreferentziazko hitzordu bihurtzeko asmoz sortu da, eta lehen edizio honetan ahalik eta parte-hartzaile gehien bildu nahi ditu, txirrindularitzaren eta Aiaraldeako inguruaz gozatzearen bueltan.
Aukera paregabea izango da eskualdea bizikletaz zeharkatzeko, kirol-jardunaldi bat partekatzeko eta gure eskualdeak eskaintzen dizkigun paisaiez eta udalerriez gozatzeko.
Izena ematea Aiaraldeko Kuadrillaren webgunearen bidez egin daiteke: aiaraldea.org/aiaraldea-zikloturista/.
Aiaraldeko Kuadrillak ekimen hau eskualdeko txirrindularitza klubekin elkarlanean sustatu du, lurraldeko kirol-egutegian erreferentziazko hitzordu gisa sendotzeko asmoz, eta herritarren parte-hartzea sustatzeko jarduera osasungarri eta eskualdearen sustapenerako ekimenetan.
Oraindik garaiz zabiltza parte hartzeko. Aiaraldea prest dago datorren maiatzaren 31n elkarrekin pedalei eragiteko. Eman izena eta izan zaitez esperientzia honen parte!




