a

Let’s Work Together

Image Alt

Aiaraldea

Soloitza gaztandegia saritua izan da Nekazaraba Sarietan

Arabako Foru Aldundiak Nekazaraba Sariak banatu ditu; hau da, lurraldea egituratzeko, enplegua sortzeko eta kalitatezko ondasunak eta zerbitzuak emateko lehen sektoreak duen balio estrategikoa gizarteari erakutsi nahi dioten sariak. Soloitza gaztandegia Berrikuntza kategorian saritua izan da. ZORIONAK!

Gaztandegia 2020an sortu zen, pandemia bete-betean, Arespalditzan, Aiarako bailara berdean. Esne-sektorea krisian zegoela, Ziortza Lopezek familiaren negozioari buelta ematea erabaki zuen, dibertsifikatzea, eta, horrela, proiektu berri hau abian jarri zuen bere behien esnearekin. Gazta urdina, gazta freskoa eta kalitate goreneko jogurtak egiten dituzte, tradizioa eta modernitatea batuz. Ekoizpen integratuko esnea da, elikadura propioa eta animalien ongizateko estandar altuenak dituena.

Berrikuntza kategorian saritua izan da, esnekien ekoizpenean azken teknologia erabiltzeagatik, abeltzaintza-jarduera tradizionala balioa erantsia emanez dibertsifikatzeagatik eta tokiko enplegua sortzeagatik, jardueran emakumeen presentzia handiarekin. Gainera, irizpide arkitektoniko bioklimatikoak jarraituz eraikitako instalazio modernoak ditu, eta, horrela, ingurumen-inpaktuak gutxitu eta energiaren kontsumoa murrizten du. Ondorioz, instalazio horiek ezagutzeko bisita gidatuak ere eskaintzen ditu.

Cookieak konfiguratu
Aiaraldea

Zuk erabakiko duzu web honek zer cookie-mota erabiliko dituen. Aukera eginda, sakatu “cookieen konfigurazio gorde”.

Funtzionala

Gure webak cookie funtzionalak erabiltzen ditu. Webak funtzionatzeko beharrezkoak dira.

Analitikoa

Gure webak cookie analitikoak erabiltzen ditu weba aztertu eta optimizatu ahal izateko, haren erabilgarritasuna errazteko.