a

Let’s Work Together

Image Alt
Eskualde ederra; bertan, eremu naturalaren lasaitasuna, kultura eta ondare paregabea konbinatzen dira

Eskualdea

Historia

Aiaraldea Euskal Autonomia Erkidegoko eskualde bat da eta Arabako probintziako ipar-mendebaldean dago.

Aiaraldeko eremu gehiena Nerbioi ibaiaren goiko arroan dago eta bost udalerrik osatzen dute: Artziniega, Aiara, Laudio, Amurrio eta Okondo.

XVI. mendetik XIX. mendera arte (foru-erakundeen abolizioa gertatu zen orduan), Aiarako Kuadrillak gaur egungoa ez den zabalera geografikoa zuen. Araba eta Bizkaitik arlo administratiboan bereizten zen eskualdea zen; ondorioz, Gaztelako Koroaren menpeko probintzia gisa hartzen zen. Aipatutako sistema hori 1842. urtera arte mantendu zen, Kuadrilla Araban guztiz integratu zen arte.

Gaur egungo Aiarako Kuadrilla 1990eko apirilaren 3an osatu zen foru-jatorriko tokiko entitate berri gisa.

Bi herrialdeetako hiriburuetatik hurbil (Bilbo eta Gasteiz) eta horiekin ondo komunikatuta, eskualde hau leku oso erakargarria da bisitariak natur ingurune eder bateko lasaitasuna, kultura eta ondare paregabea erraz uztartu ditzan hirigune horietako erosotasunarekin.

Txakolinaren historia: “Lurraren ardoa”

XIII., XIV., eta XV. mendeetan txakolin-mahastiak Aiaraldea osoan zehar zabaltzen ziren.. Arespalditzan topatu zen Euskal Herriko udal artxibategietan “chacolin” hitza lehenengo aldiz idatzita 1623ko azaroaren 1eko agiri batean.

Garai hartan hiriaren ekonomiarentzat errentagarritasun handiko produktua zen eta XIX. mendearen azken herenean Laudio haranean 965 area mahasti zeudela egiaztatu da.

1877 urtean hiru izurrite handik soroak suntsitu egin zituzten eta nabarmen txikitu zuten mahastien zabalera Euskal Herri osoan. Honek, beste faktore batzuei lotuta, mahastien landatzea eta txakolinaren ekoizpena Aiaraldean ea desagertzeraino eraman zituen.

1899tik aurrera mahastien birlandatzeari ekin zitzaion. Egun, Aiaraldeko txakolingileen etengabeko ahaleginari esker, txakolinaren ekoizpena handituz doa nabarmen.

Datu historikoak Juanjo Hidalgoren eta Jose Miguel Llanoren El Txakoli en Álava/Arabako Txakolina liburutik jaso ditugu. Salvador Velilla Cordoba jaunaren ezin ordainduzko laguntza ere izan dugu, Amurrio 2003.

Pedro Lopez de Ayala

Aiarako Kantzilerra

Pedro Lopez de Ayala Aiarako Kantzilerra izan zen eta eskualdeko aiarar ezagunena da. 1332an jaio zen, Kexaan ziurrenik.

1353. urtetik aurrera, bere ibilbide politikoari ekin zion eta alderdi politikoz aldatu ondoren, Aiara eta Aguraingo, Artziniegako, Laudioko eta Orozkoko Jaun izateko kargua lortu zuen.

Arte-ugazaba izatearen lanen barnean, XIV. mendearen amaieran Santa Maria del Cabelloko kapera eta horrek hartzen duen multzoa (erretaula, aldarearen frontala eta erlikia-hilobia) eraikitzen hasi zen Kexaan. Aipatutako elementu horiek guztiak dorrearen kaperan zeuden eta aipatutako data berdinetan eraiki ziren. Izan ere, Lopez de Ayalak behin betiko atseden hartzeko hileta-giro egokia sortzeko beharra zuen.

Lamuza Parkea

8,5 hektarea baino gehiago dituen parke handia, bertako zuhaitzen aberastasunak eta aniztasunak nabarmenduta. Horien artean, besteak beste, zedroak, altzifreak, araukariak, ezkiak, magnoliak, izeiak, haginak edota sekuoiak azpimarra daitezke. Hori guztia Urkixo Markesaren finkako lorategiak ziren. Egun 79 zuhaitz espezie ezberdin daude, eta horien artean, Monterreyko altzifre bat, 130 urtekoa eta oinarrian 4 m-tik gorako perimetroa duena, Japoniako aranondo gorriak edo Libanoko zedroa nabarmentzen dira.

Jauregiak eta gainerako gelek Kultur Etxea eratzen dute. Kasinoaren eraikinak, urmaelak eta harlanduzko frontoiak osatzen dute multzoa.

Herriaren erdigunean kokatuta, lehengo jabeek hainbeste gustu eta ahaleginez diseinatua eta zaindua, bisitari guztientzat dago irekita, aparteko parke publiko bihurtuta.