Tantaka Wines Arabako upategia Arabako Txakolinean integratuta dago, eta Estatuko ardo onenen azokan parte hartuko du
Tantaka Wines upategia Arabako Txakolina Jatorrizko Deituraren barruan dago, eta datorren astean Espainiako Ardo Onenen Azokan parte hartuko du. Azoka hori topaketa profesional bakarra da, eta ardoen kalitate-mailaren araberako deialdia du.
Juantxo Tellaetxek zuzentzen du Tantakka Wines, mahastiak Artomañan ditu eta ardoak Amurrion
sortzen ditu. Zazpi erreferentzia ezberdinekin joango da ekitaldira, eta harekin batera beste bost euskal upeltegi joango dira, denak Txakolinekoak, eta guztira 19 ardo ezberdin aurkeztuko dituzte.
Aurtengoa XXIV. edizioa izango da, 18an (astelehena) eta 19an (asteartea) egingo da Madrilen, Ifemaren 14.
pabiloian, eta sektoreko profesionalentzat soilik izango da.
Ekitaldia Peñinek antolatu du, eta Estatuko ardoak erakutsiko ditu; hain zuzen ere, Espainiako Ardoen Peñin 2025 Gidan 90 puntuko edo gehiagoko kalifikazioa lortu dutenak.
