a

Let’s Work Together

Image Alt

Aiaraldea

Aiaraldeko Kuadrillak jardunaldi enogastronomiko bat antolatu du KM0 produktuekin, tokiko sukaldaritza-nortasunari balioa emateko

Atzo, irailak 23, asteartea, Aiaraldeko Kuadrillak jardunaldi enogastronomiko bat antolatu du KM0 produktuekin, Industria eta Turismo Ministerioaren dirulaguntza batekin finantzatuta, “Espainiako ardoaren ibilbideak: 360 esperientziak” proiektua gauzatzeko, zein Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan eta Europar Batasunak- NextGenerationEU tarteko izanik finantzatuta dagoen.

Jardunaldiaren helburua tokiko sukaldaritza-nortasuna balioestea eta babestea izan da, eskualdeko hurbileko produktuen garrantzia azpimarratuz eta, aldi berean, kontsumo-praktika arduratsu eta jasangarriagoak sustatuz. Jardunaldia komunikazioko profesionalei zuzendu zaie eskualdeko produktuak ezagutu, balioetsi eta ezagutzera eman ditzaten, eta eskualdeko sektore turistikoko profesionalei, bisitatzen gaituzten pertsonei Aiaraldeak eskaintzen dituen produktuei buruzko aholkuak eman diezazkieten.

Ekitaldian, dastatze formatuarekin, eskualdeko produktu ezberdinak Arabako Txakolina JDko txakolinekin uztartu dira, Aiaraldeak eskaintzen dituen aukerak ezagutarazteko asmoz, enologikoak zein gastronomikoak.

Azkenik, topaketarako eta lankidetzarako gune ere izan nahi du ekitaldi honek, azken bezeroarekin harreman zuzena duten establezimenduen ezberdinen artean sinergiak sortzeko: jatetxeak, landa-ostatuak, upeltegiak, saltoki espezializatuak eta lurraldeko beste erakunde giltzarri batzuk. Aiaraldean dagoen eskaintza gastronomiko anitza eta aberatsa era erakargarrian ezagutaraziz, enogastronomia garapen ekonomiko, kultural eta sozialaren eragile bihurtuz.

 

Cookieak konfiguratu
Aiaraldea

Zuk erabakiko duzu web honek zer cookie-mota erabiliko dituen. Aukera eginda, sakatu “cookieen konfigurazio gorde”.

Funtzionala

Gure webak cookie funtzionalak erabiltzen ditu. Webak funtzionatzeko beharrezkoak dira.

Analitikoa

Gure webak cookie analitikoak erabiltzen ditu weba aztertu eta optimizatu ahal izateko, haren erabilgarritasuna errazteko.