a

Let’s Work Together

Image Alt

Aiaraldea

Aiaraldeko Txakolinaren Ibilbidearen azterketa-diagnostikoaren aurkezpena

Aiaraldeko Txakolinaren Ibilbideari buruzko azterketa-diagnostikoa aurkeztu da Laudioko Kasinoan. Aurkezpenean, besteak beste, honako hauek izan dira: Cristina Gonzalez, Arabako lehen Diputatu Nagusiordea eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren saileko Foru Diputatua; Juan Felipe Garcia Miravalles, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapeneko zuzendaria; Iñigo Pinedo, Aiaraldeko Kuadrillako presidentea; Laudioko, Amurrioko, Artziniegako, Aiarako eta Okondoko Udaletako ordezkariak; eta eskualdeko enpresa turistikoetako ordezkariak.

Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sailak idazkaritza teknikoa sortuko du 2025ean, Aiaraldeko Txakolinaren Ibilbidea dinamizatzeko helburuarekin, txakolinaren enoturismoa kudeatzeko eta horri balioa emateko eta eskualdeko upategiak, ostatuak, jatetxeak eta tokiko merkataritza sustatzeko eta merkaturatzeko tresna gisa. Cristina Gonzalezek adierazitakoaren arabera, “Txakolinaren Ibilbideak potentzial handia du: inguru idilikoetan kokatutako upategi ezberdinak eta osagarriak, kalitatezko tokiko ekoizleak, ondare natural eta historiko aberatsa, lehen mailako museo- eta kultura-eskaintza… Erronka da baliabide horiei balioa ematea eta eskaintza enoturistiko kalitatezkoa eta lehiakorra garatzea. Era horretan, idazkaritza teknikoa tresna eta aukera bat da denok, sektore pribatua eta erakundeak, horretan hasteko”.

Azterketa Aiaraldeko turismoaren arloko Berehalako Ekintza Planean kokatzen da, eta Aiaraldeko Ibilbideko kudeaketaren antolaketa-egitura, ekintza-programa, sustapen-tresnak eta bisita eta esperientzien eskaintza aztertzen ditu. Hori guztia zeharkako metodologia bat erabilita: dokumentazioa berrikustea eta elkarrizketa sakonak egitea, online galdetegiak eta talde-saioak erakundeari lotutako tipologia desberdineko enpresekin.

 

 

 

Cookieak konfiguratu
Aiaraldea

Zuk erabakiko duzu web honek zer cookie-mota erabiliko dituen. Aukera eginda, sakatu “cookieen konfigurazio gorde”.

Funtzionala

Gure webak cookie funtzionalak erabiltzen ditu. Webak funtzionatzeko beharrezkoak dira.

Analitikoa

Gure webak cookie analitikoak erabiltzen ditu weba aztertu eta optimizatu ahal izateko, haren erabilgarritasuna errazteko.