Soloitza gaztandegiak bigarren saria jaso du Esneki Azokan, gazta urdinaren kategorian
Soloitza gaztandegiak bigarren saria jaso du gazta urdinaren kategorian, azaroaren 8an eta 9an Tolosan egin den III. Esneki Azokan. Zorionak merezitako sari honengatik zuen Eskutxi gazta urdinagatik.
101 erreferentziak hartu dute parte hitzordu nagusian, Euskal Herrian ekoiztutako Gazta eta Esnekien Txapelketaren hirugarren edizioan. Gastronomia munduko 24 lagunek osatu dute epaimahaia ebazpenerako.
Bederatzi kategoriatan banatu da txapelketa hau: gazta freskoak, gazta laktikoak, pasta bigunak, gazta urdinak, behi-gazta onduak, ahuntz-gazta onduak, ardi-gazta onduak, jogurtak eta behi esne pasteurizatua. Saridunak, bi azpi-kategoriatan banatu dira: alde batetik gaztagileak berak ekoiztutako esnearekin sortutakoena, eta hirugarren bati esnea erosi eta eraldatzen dutenena bestetik.
