Aiaraldeko Kuadrilla, Euskadi Gastronomikak eta Basquetourrek antolatutako Euskadi Gastronomika TOPA topaketan
Euskadi Gastronomika TOPA lehen topaketa egingo da gaur, Euskadi Gastronomikak eta Basquetourrek antolatuta, eta Aiaraldeko Kuadrilla bertan izan da. Topaketaren helburua euskal sektore hartzailearen artean Euskadi Gastronomikaren enpresa eta baliabideen eskaintza ezagutaraztea da. Sare hori Basquetourrek bultzatzen du Euskadiko turismo gastronomikoaren eskaintza sustatzeko.
Era berean, Aiaraldea Turismorekin elkarlanean antolatutako gaurko jardunaldian, bisita teknikoak egiten ari dira sareko enpresa eta establezimendu batzuetara, baita beste baliabide turistiko batzuetara ere. Gaurko jardunaldia merkaturatzeari buruzko networking saio batekin amaituko da.


