a

Let’s Work Together

Image Alt

Aiaraldea

Artziniegako ehun urtetik gorako Artea, 2025eko Zuhaitza izateko hautagaia

Artziniegako artea ehun urtetik gorakoa da, sinbolikoa eta ezaguna, 1995ean Euskal Herriko
Zuhaitz Berezi izendatua. Orain, Estatuko beste bederatzi zuhaitz-alerekin batera, 2025. urteko
Zuhaitz lehiaketarako hautagai hautatu dute, eta irabazleak Europako Urteko Zuhaitzaren
lehiaketan parte hartuko du. 500 urte baino gehiagorekin, finalista hautatu dute, Estatu osoko
beste bederatzi alerekin batera, Mugarik Gabeko Basoak GKEak antolatzen duen lehiaketa
honetan.
Azaroaren 15etik abenduaren 15era bitartean, herritarrek Internet bidez botoa emanda
erabakiko da zein zuhaitz aukeratuko den Europako Urteko Zuhaitzaren lehiaketan parte
hartzeko. Artziniegako arte zaharra, izena ematen dion santutegiaren ondoan dagoena,
Huelva, Teruel, Segovia, Kantabria, Asturias eta Albaceteko udalerrietako hainbat zuhaitz-
espezierekin lehiatuko da. Lehiaketa antolatu duen erakundeko epaimahai aditu batek
aukeratu ditu 2025eko Zuhaitza lehiaketarako hautagaiak, eta Artziniegako artea hamar
finalistetako bat izan da eta euskal ordezkari bakarra. Lehiaketa, orain, herri-bozketaren fasean
sartuko da, eta datorren hilabetean zein den zuhaitz irabazlea erabakiko du.

Lehiaketa honetan, beste batzuetan ez bezala, “garrantzitsua ez da zuhaitzen edo basoen
edertasuna, tamaina edo adina, baizik eta historia eta pertsonekiko eta lurraldearekiko duen
harremana. Komunitatearen parte izatera iritsi diren zuhaitzak eta basoak bilatzen ditugu,
zentzurik zabalenean”, nabarmendu du erakunde sustatzaileak bere web orrialdean. Hain
zuzen ere, web gunearen bitartez, edonork eman ahal izango du botoa Artziniegako Artearen
alde, abenduaren 15era bitarte. Hori dela-eta, Artziniegako Udalak dei egiten die bai
Artziniegako bizilagunei, bai Aiaraldeako eskualde osokoei eta Euskal Herriko edo Estatuko
edozein tokitakoei, bost mende baino gehiagoko historia duen gure zuhaitz bereziari babesa
emateko, esteka honetan sartuta: https://www.xn--arbolybosquedelao-uxb.es/votar-arbol-
bosque-y-bosque-urbano-del-ano-en-espana-2025/

 

Cookieak konfiguratu
Aiaraldea

Zuk erabakiko duzu web honek zer cookie-mota erabiliko dituen. Aukera eginda, sakatu “cookieen konfigurazio gorde”.

Funtzionala

Gure webak cookie funtzionalak erabiltzen ditu. Webak funtzionatzeko beharrezkoak dira.

Analitikoa

Gure webak cookie analitikoak erabiltzen ditu weba aztertu eta optimizatu ahal izateko, haren erabilgarritasuna errazteko.