Aiaraldeko Kuadrilla eta bertako 5 ekoizle, protagonista Arabako Batzar Nagusietako Ate Irekien Jardunaldian
Joan den larunbatean, ekainak 21, Arabako Batzar Nagusiek Ate Irekien Jardunaldia antolatu zuten Gasteizen, non parte hartu zuen Aiaraldeko Kuadrillak lurraldeko gainerako Kuadrillekin batera, beren kultura- eta turismo-eskaintzaren berri emateko informazio-stand baten bidez.
Irekiera ekitaldian izan ziren Batzar Nagusietako presidentea, Mahaiko kideak, talde ezberdinetako bozeramaileak eta Arabako Kuadrilletako presidenteak. Aiaraldeko Kuadrillaren aldetik, Iñigo Pinedo Vadillo bere presidentea izan zen.
Ekitaldiaren baitan, gainera, dastamenaren bi laborategi burutu ziren non Garate Upeltegiak, Artomaña Upeltegiak, Aguiñiga Gaztandegiak, Gildas Albizabalek eta Babio Harategiak parte hartu zuten, helburutzat izanik bertako produktuak ezagutzera ematea eta dastatzea.

