a

Let’s Work Together

Image Alt

Aiaraldea

Aiaraldeko Kuadrilla presente Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren ziurtagirien banaketan

Atzo ospatu zen Vitoria-Gasteizeko Europa Kongresu Jauregian, Kode Etikoaren programaren baitan, aintzatespen ekitaldia. Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok nabarmendu egin zuen Euskadik jasangarritasun turistikoan, ingurumen, kultura eta hiritarren mesedetan garatutako turismo arduratsuan eginiko apustua. Ekitaldira bertaratu ziren Aiaraldeko Kuadrillako Encina Castresana lehendakaria eta sustapen ekonomikoko teknikari Gianfranco Ghiro.

Aintzatespen-ekitaldi hori, bigarren aldiz, Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren esparruan egiten da. Kode hori Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak aldarrikatu zuen, Basquetourren bidez, 2019an, eta Euskal Turismoaren Etika Batzordea eratu zen 2022an. Batzorde horren urteko bigarren bilera otsailaren 27an egin zen.

Euskadiko Etika Turismoaren Erregistroan aintzatetsitako 621 entitateetatik 20 Aiaraldekoak dira. Ziurtatutako enpresen adibideen artean, Santxotena Museo-Tailerra aipatu da.

 

 

 

 

Cookieak konfiguratu
Aiaraldea

Zuk erabakiko duzu web honek zer cookie-mota erabiliko dituen. Aukera eginda, sakatu “cookieen konfigurazio gorde”.

Funtzionala

Gure webak cookie funtzionalak erabiltzen ditu. Webak funtzionatzeko beharrezkoak dira.

Analitikoa

Gure webak cookie analitikoak erabiltzen ditu weba aztertu eta optimizatu ahal izateko, haren erabilgarritasuna errazteko.