Aiaraldeak markaren irudi berria erakutsi du
Gaur goizean aurkeztu da Artomaña upategian Aiaraldeko markaren irudi berria komunikabideen eta eskualdeko, Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkarien aurrean. “Helmuga paisaia da”. Argia, zehatza eta oroigarria da Aiaraldearen irudi korporatibo berriarekin batera datorren ikurhitza. Logoa modernizatu egin da garai berrietara egokitzeko eta egungo gizartearekin konektatzeko. Logo berriarekin errazago aitortuak eta gogoratuak izan nahi dugu eta nabarmenago bereizi. Baina ez da logotipo-aldaketa hutsa. Askoz gehiago da. Aurkezpen-leiho erakargarria da, ezagutu, identifikatu eta bisitatu gaitzaten.
Aurkezpenaren ondoren dastatze eta uztartze bat egin da Aiaraldeko artisau produktuak eta jakiak ezagutzeko, bertako produktuei balioa emateko helburuarekin.
Diseinu berritua eta esanguratsua
Gure irudi berria lurraren eta naturaren jatorrian oinarrituta dago, paisaia natural ikusgarriagatik, ondare historiko kulturalagatik eta jarduera ekonomikoagatik (nekazaritza eta industria) nabarmentzen den eskualdea baita.
Irudi berritu berri honek Aiaraldearen nortasuna eta izaera bereizgarria adierazten eta islatzen du, nahiz eta ez duen soilik identitate bisual bat irudikatzen, bere ingurune naturalarekin eta ondare kulturalarekin konektatuta dagoen komunitate zirraragarri eta anitz baten historia ere kontatzen du.
Zer du inspirazio iturri?
Aiaraldea jatorriz eraikitako marka da, formen sinpletasun eta erabileraren bidez eta izenaren “A” eta mendien formaren oinarria hartuz. “A” forma biribildua eta berdea da, eskualdearen berezko izaera gogorarazten du eta iraunkortasun, ingurumen eta ekologia sentimenduak ekartzen ditu gogora, freskotasun eta bizitasun sentsazioa transmititzearekin batera. Leuntasuna eta alaitasuna transmititzen dituen zirkulu hori bat du ondoan.
Gure leloa: Helmuga paisaia da
Bere nortasuna indartzeko asmoz, ikurhitza gehitu da: El destino es el paisaje. Isotipoak, logotipoak eta baselineak komunitatearen nortasuna eta espiritua transmititzen dute. Modernitatea eta eskualdeko tradizioa nabarmentzen dira, argia, sinplea eta ezagutzeko erraza izateaz gain. Halaber, euskarazko bertsioa ere sortu da: Helmuga pasaia da, tokiko konexioa hobetzeko eta, horrela, tokiko komunitatearekiko harremana eta hizkuntza eta kulturarekiko dugun konpromisoa sendotzeko.
Bertsio desberdinak
Hainbat bertsio diseinatu dira (bertikala, murriztua, oso txikia…), ondo egokitzen den eta arazorik gabe aplika daitekeen bertsio bat eskura izateko. Logotipo horizontala aukera ona ez den kasuetan, bertsio bertikala dago. Horrela, logoa ikusteko eta ezagutzeko modukoa izatea ziurtatzen dugu. Bertsio murriztua eta oso murriztua ere badaude.
Era berean, kolore-egitura oso zabala da: jatorri berdea, natura berdea, zapore horia eta beltz osagarria. Kolore sorta eskualdeko paisaiatik bertatik lortu da, Aiaraldeko puntu neuralgikoa den natura gogora ekartzeko asmo argiarekin.
Markaren tipografia
Tipografiak zeregin garrantzitsua eta erabakigarria duenez mezuan, tipografia helvetikoa erabili da, irakurgarritasun handia, diseinu garbia eta formatu askotara egokitzeko ahalmena eskaintzen baitu.
Aiaraldea Txakolin ibilbidea egokitzea
Aiaraldea Txakolin ibilbidea marka ere aldatu da. Markaren isotipoa hartu da oinarri, ikusizko identitatearekiko koherentzia mantentzeko eta Txakolin hitza sartu da. Horrela, proiekturako logo propio bat dugu, hain garrantzitsua den identitate bisuala alde batera utzi gabe. Aiaraldea markarekin bezala, Txakoli Aiaraldea/Aiaraldea Txakolin Ibilbidearekin ere bertsio murriztua egin da.
