Casa del Txakoli
Casa del Txakoli
Lizentzia turistikoa: KVI 00026
Sagardo eta txakolin ustiapen propioa duen nekazal turismoa, familia giroan, tratu atsegin eta eztiarekin; gune berdeak, terraza, jolastokia, baratzea, fruta arbolak… Baserriko jardueretan parte har dezakezu. Era berean, landako produktu asko eskaintzen ditugu. 6 pertsonarentzako lekua dugu: 3 gela bikoitz ditugu, guztiak bainugelarekin. Etxebizitza osoa mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarria da eta sukalde erabat hornitua eta egongela komuna ditu, egonaldiaz gozatzeko. Animaliak sar daitezke.
Helbidea: Aldai 40.
Telefonoa: 945 890 703 – 634 827 569
Helbide elektronikoa: info@casaruraleltxakoli.com
Webgunea: www.casaruraleltxacoli.com
Guzurtegi
Guzurtegi
Lizentzia turistikoa: KVI 00010
Maroño urtegiaren ondoan dago, zehazki Aiaran. Antzinako euskal baserrien itxurako eraikin honek guztiz ekipatutako 6 ohe bikoitz ditu. Kirolarekin, naturarekin eta abarrekin lotutako jarduera mota oro burutzeko aukera jartzen du bezeroen eskura. Bertan, inguruko lasaitasunaz gain, janari tradizionaleko jatetxe bat dago, berezitasunen artean arraina eta haragia parrilan nabarmentzen dira. Terraza eta jolasteko lorategia ditu, bikaina haurrek beren aisialdiaz goza dezaten.
Helbidea: La Plazuela auzoa z.g.
Telefonoa: 945 399 438
Helbide elektronikoa: guzurtegi@euskalnet.net
Webgunea: www.guzurtegi.com
Ganekobide
Agroturisno Ganekobide
Turismo-lizentzia: KVI00064
Ganekobide alokairu osoko etxea da, hiru solairutan banatutako 750 m²-ko azalera duena. Egongela, sukaldea, zortzi logela eta zazpi bainugela ditu. 16 lagunentzako lekua du, eta 7 plaza osagarri gehitzeko aukera dago.
Etxebizitzarekin batera, erabilera anitzeko txokoa alokatzeko aukera eskaintzen dugu, sukalde irekiarekin eta bainugelarekin, era guztietako ekitaldiak antolatzeko.
Etxearen diseinu landatar eta xarmagarriak material naturalen edertasuna nabarmentzen du, hala nola, egurra eta harria, giro bero eta atsegina sortuz. Barrualdeko espazio zabalei esker, baserri honek erosotasuna eta funtzionaltasuna eskaintzen ditu, atsedenerako, elkarbizitzarako eta entretenimendurako ingurune aproposa eskainiz.
Helbidea: 5298 V4C San Roman
Telefonoa: 667672943
Emaila: agroturismoganekobide@gmail.com
Webgunea: www.ganekobide.com