Bisitatu gaztandegia eta ehun urte baino gehiagoko enbor erlauntzak
Esperientzia hori bizi Izoria Baserrian. Artzainak eta erlezainak gara, eta hainbat motatako gaztak ekoizten ditugu gure latxa artaldearen esnearekin (gaztatzuria, otzaragazta eta Idiazabal baserriko gazta), gatzagi naturalarekin eta Munduko Ondare Agrikola den Añanako gatzagako iturburuko gatzarekin. Eta Gorobel mendilerroko txilar eztiarekin.
Bizi esperientzia
Bisitan, artzaintza eta erlezaintzaren munduak ezagutuko ditugu, gaztandegia ikustatuko dugu, baita gaztak gordetzen dituzten ganberak eta latxa ardien etxaldea ere. Arabako JD duen gazta eta txakolin dastaketa bitartean, erleen bizitza ikusteko aukera izango dugu, ehun urte baino gehiagoko enbor erlauntzetan.
IZORIA GAZTANDEGIA
- Izoria Baserria
- Ibarra auzoa 27, Izoria
- 945 399 138 | 617 819 051 | 675841620
- queseriaizoria@gmail.com
Bisitak
Bizi esperientzia
Hurbildu zaitez Aiarako aranera eta ezagutu bertako gazta. Soloitza gaztandegia, euskadiko gaztandegi eraberritzailenetarikoa da. Bertako produktuak bi motatakoak dira, batzuk fresko eta tradizionalak eta besteak eraberritzailea den gazta urdina. Denak gaztandegiko behien esnearekin egindakoak.
SOLOITZA GAZTANDEGIA
- Barrio Esq. Abajo, 01476 Respaldiza, Álava
- 635718475
Bisitak