a

Let’s Work Together

Image Alt

Aiaraldea

Aiaraldeko Kuadrilla 2023ko Nazioarteko Turismo azokan da

Aiaraldea eskualdea FITUR Nazioarteko Turismo Azokan da beste urte batez Euskadiko standean. Mendiak eta Haranak txokoan aurkitu daiteke eskualdeko turismoa sustatzeko material, bisitariak gonbidatzen ditugu Aiaraldeko ondare kulturala, natura eta bertoko produktuak ezagutzera.

Atzo aurkeztu zen Euskadiko standean Ametsen Hariztia. Sonia García (erakusketaren komisarioa) eta José María Pinto (arte-koordinatzailea) izan ziren aurkezleak eta bertan egon ziren Ángel San Mamed (Arcos de Quejanaren jabea), Cristina González (Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Arabako Foru Diputatua) eta Goyo Zurro (Eusko Jaurlaritzaren Turismo eta Ostalaritza Zuzendaria).

Laudioko Begiratoki Turistiko Digitala aurkeztu zuen Ander Larrinagak (Laudioko Hiri Garapeneko Zinegotzia) Dielmo 3D-ko taldearekin batera. Proiektu berritzaile hau Laudioko turismo webgunean ikusi daiteke. (https://s360.dielmo.com/2022/llodio/index.htm)

Arabako aurkezpenen artean, FesTIValen eskutik, Arabako eta Gasteizko enbaxadoreak ezagutarazi ziren. Hain zuzen ere, Vicente Vallés eta Cristina Villanueva kazetariak eta Antonio Pagudo aktorea.

Azoka-barrutira Aiaraldea eskualdeko ordezkariak hurreratu dira, Aiaraldeko Kuadrillako Presidentea, Encina Castresana; Laudioko Hiri Garapeneko Zinegotzia, Ander Larrinaga, eta Aiaraldeko Kuadrillako eta udaletxeetako turismo arloko teknikariak.

Cookieak konfiguratu
Aiaraldea

Zuk erabakiko duzu web honek zer cookie-mota erabiliko dituen. Aukera eginda, sakatu “cookieen konfigurazio gorde”.

Funtzionala

Gure webak cookie funtzionalak erabiltzen ditu. Webak funtzionatzeko beharrezkoak dira.

Analitikoa

Gure webak cookie analitikoak erabiltzen ditu weba aztertu eta optimizatu ahal izateko, haren erabilgarritasuna errazteko.