a

Let’s Work Together

Image Alt

Aiaraldea

Aiarako turismoa suspertzeko inbertsioen programa berezia aurkeztu dute Arabako Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak

Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak milioi bat euroko inbertsioen programa berezia aurkeztu dute, Aiaraldeko Kuadrillako turismoa suspertzeko eta, horrela, eskualdean enplegua eta aberastasuna sortzen laguntzeko. Programa hori Eusko Jaurlaritzak onartutako Aiaraldeko Eskualderako Berehalako Jarduera Planean txertatzen da, 24 milioi euroko aurrekontuarekin.

Inbertsio-programa horri esker, 8 ekimen garatu ahal izango dira. Besteak beste, Kexaako Monumentu Multzoaren turismo-zerbitzuak eta -azpiegiturak hobetzea, Txakolinaren Ibilbidea indartzea, museo-sare bat sortzea eta ibilbide turistikoak abian jartzea, tokiko gastronomia eta Aiarako dorretxeak protagonista direla. Ekitaldi bereziak antolatzea eta marka turistiko bat sortzea ere horien artean daude.

Aurkezpen ekitaldia gaur eguerdian egin da Laudioko Lamuza parkeko kasinoan, Aiaraldeko Kuadrillako tokiko erakundeen eta agente turistikoen aurrean. Bertan izan dira Ramiro González Arabako diputatu nagusia, Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua eta Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko foru diputatua. Aiaraldeko Kuadrillako presidenteak, eskualdeko lau alkatek eta alkateorde batek tokiko erakundeak ordezkatu dituzte.

Cookieak konfiguratu
Aiaraldea

Zuk erabakiko duzu web honek zer cookie-mota erabiliko dituen. Aukera eginda, sakatu “cookieen konfigurazio gorde”.

Funtzionala

Gure webak cookie funtzionalak erabiltzen ditu. Webak funtzionatzeko beharrezkoak dira.

Analitikoa

Gure webak cookie analitikoak erabiltzen ditu weba aztertu eta optimizatu ahal izateko, haren erabilgarritasuna errazteko.