Aiaraldeko Kuadrillak Aiaraldean bilatzen duzun guztia aurkituko duzu udazkeneko kanpaina berria abian jarri du
Nerbioi ibaiaren goiko arroan kokatzen da Aiaraldea, eta makina bat txoko ditu ezagutzeko. Udazken honetan gozatzeko plan dibertigarriak eskaintzen ditu. Aiaraldea sustatzeko kanpaina berriak, Aiaraldean bilatzen duzun guztia aurkituko duzu, Arabako helmuga turistiko hau ezagutzera gonbidatzen du, aisiarako eta dibertimendurako
Hemen dira berriro ere Artziniega ezagutzeko doako bisita antzeztuak, udalerria ikuspegi dibertigarri batetik ezagutzera emateko
Irailaren 24an eta urriaren 1ean, 15ean, 22an eta 29an (igandeak), Artziniegako kaleek bizia hartuko dute bisita antzeztuei esker. Arimaktoreko aktoreek bisita entretenigarria eskainiko dute jatorri, leku enblematiko eta obra historikoetan barrena, horiek garrantzitsu egin zituzten pertsonai bilakatuta. Ekainean, jarduera hori